Abenduak 17an, arratsaldeko 19.30etan hasita, Zumarragako Txistulari taldeak urteroko jaialdia aurkeztuko du Zumarragako Beloki Pilotalekuan. Asko dira ekitaldi polit honetan parte hartuko duten musika, dantza eta kultura elkarteak, eta halaxe egingo du Irrintzi Dantza Taldeak ere. Gure aldetik alardeaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu, eta ezin baduzue, lasai! Gu arduratuko gara jaialdiko dantzaldia post honetaz txertatzeaz. Biharko ekitaldia zuen gustukoa izatea espero dugu! Add Comment Aspaldiko lagunok! 16/12/2011
Kaixo guztioi, Hilabete batzutako atzerapenarekin baina Irrintzi Dantza Taldeak 2011-2012 ikasturteko ongi etorria eman nahi die aurtengoan dantza taldera bildu diren kide berrie, baita azken urteetan gurekin euskal dantzez gozatzen duten lagun guztiei. Gogoratu, entseguak astero dira, larunbatero, arratsaldek0 15:45etan hasi eta 16:45ak bitartean bilduko gara, Urretxuko Garaialde Lizeoko Gimnasioan (monitoreekin beste ordutegi bat hitzartu ezean) ONGI ETORRI Irrintziren ikasturte berrira lagunok! |




RSS Feed