First Post! 29/08/2009
Gustura gelditu ginen jaialdiaren emaitzarekinUrtero legez, jaialdian urtean zehar egindako lana erakutsi nahi eta urduritasuna nagusitzen da. Aurten ez da salbuespena izan, nerbioak dantzan eta korrika ibili gara urtereko moduan baina tira, emaitzarekin gustura gelditu ginen. Emaitza, Otamotzeko Gotzon Aranburuk jasotako bideoan ikus dezakezu. Bota begiratu bat eta eman zure iritzia! ![]() ZATOZ IRRINTZI DANTZA TALDEAREN JAIALDIA IKUSTERA! Eguna: Apirilaren 17a larunbata Ordua: 19:30 Lekua: Zelai Arizti aretoa Sarrera doanekoa da baina aforoa dela eta txartela hartu beharko da Zelai Arizti aretoko leihatilan, 18:30etatik aurrera (pertsonako 4 txartel gehienez) ![]() Zuek osatu duzue aurtengo Jaialdiko kartela Urte berriarekin batera iragarri genuen Irrintzi dantza taldearen 2010.eko jaildirako kartel lehiaketa antolatzeko asmoa genuela. Dagoeneko iritsi zaigu apirila eta datorren astean bertan, apirilaren 17an, egingo dugu jaialdia, Zelai Arizti aretoan, 19:30ean hasita. Beraz, heldu zaigu kartel lehiaketaren epaiaren berri emateko garaia ere. Lanen maila ikusita, guztiak saritzea erabaki dugu, eta partehartzaile guztien irudiekin collagea egin dugu datorren asteko emanaldia iragartzeko. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, beraz, kartel lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eta apirilaren 17ko Jaialdian bertan jasoko duzue guztiok dagokizuen saria Zelai Arizti aretoan." Zapiak, gerrikoak eta abarkak nola jarri?Denontzat ere oso erabilgarria izan daitekeen bideo bat topatu dugu interneten. Bota begiratu bat eta ea zer iruditzen zaizuen! Irailaren 12an, Euskal Jaiaren inguruan antolatu zen azokan guk, zapia jartzeko erabili ohi dugun modua jendeari erakusten ahalegindu ginen. Bertan egon ahal izan ez zinetenentzat eta egon zinetenentzat, hona hemen baserritarrez elegante nola jantzi erakutsiko dizuen bideo interesgarri bat. CommentsAitor 15/09/2009 7:43am
E peñaaa! hau oso soso dau e!!!! ane 23/09/2009 3:30am
Kaixo!! Karmele 17/10/2009 6:58am
Kaixo waposssss!!! Aitor 29/10/2009 4:34am
Karmeleeeeeeeeee!!!!!! Me ofendes!!!!! Eneko 13/01/2010 6:49am
Ba nik ez dauket asko idazteko, baina aber asmatzen deten zerbait iten eta Web orri hau piskat erabiltzen ikasten deten. Antton 10/04/2010 2:00am
Webgunea zuk baino beandugo deskubrittutako bat hemen, Eneko, baino aste hontan daoneako bigarren aldiz sartu naiz; animo danoi Jaialdiako! ane 22/07/2010 8:04am
Iepe gaztek! Estela 06/10/2010 11:39am
Ane! Bideoa zuzenduta! Leave a Reply |






RSS Feed