Jaialdia larunbatean izan zen! 18/04/2011
Gehienok jakingo duzuen bezala, larunbatean urteroko jaialdia ospatu genuen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara gerturatu zineten guztioi eta baita bertan aritu ziren musikariei ere. Aurtengoan Irrintziren jaialdian musika eta kantua bereziki nabarmendu nahi izan ditugu (dantzaz gain noski!) eta uste dugu lortu genuela. Horrez gain, kartel lehiaketako irabazlea saritu genuen, Amaia Inza. Hona hemen bere kartela, herrian zehar ikusiko zenutena. Mikel Urteagak berriz, aipamen berezia jaso zuen. Amaitzeko, hemen azpian dituzue Gotzon Aranburuk jaialdian ateratako bideoak. Espero dugu gustuko izango dituzuela eta eskerrikasko Gotzon bideoengatik. CommentsLeave a Reply |





RSS Feed