Abenduak 17an, arratsaldeko 19.30etan hasita, Zumarragako Txistulari taldeak urteroko jaialdia aurkeztuko du Zumarragako Beloki Pilotalekuan.

Asko dira ekitaldi polit honetan parte hartuko duten musika, dantza eta kultura elkarteak, eta halaxe egingo du Irrintzi Dantza Taldeak ere.

Gure aldetik alardeaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu, eta ezin baduzue, lasai! Gu arduratuko gara jaialdiko dantzaldia post honetaz txertatzeaz.

Biharko ekitaldia zuen gustukoa izatea espero dugu!
 


Comments




Leave a Reply