Abenduak 17an, arratsaldeko 19.30etan hasita, Zumarragako Txistulari taldeak urteroko jaialdia aurkeztuko du Zumarragako Beloki Pilotalekuan. Asko dira ekitaldi polit honetan parte hartuko duten musika, dantza eta kultura elkarteak, eta halaxe egingo du Irrintzi Dantza Taldeak ere. Gure aldetik alardeaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu, eta ezin baduzue, lasai! Gu arduratuko gara jaialdiko dantzaldia post honetaz txertatzeaz. Biharko ekitaldia zuen gustukoa izatea espero dugu! Add Comment Aspaldiko lagunok! 16/12/2011
Kaixo guztioi, Hilabete batzutako atzerapenarekin baina Irrintzi Dantza Taldeak 2011-2012 ikasturteko ongi etorria eman nahi die aurtengoan dantza taldera bildu diren kide berrie, baita azken urteetan gurekin euskal dantzez gozatzen duten lagun guztiei. Gogoratu, entseguak astero dira, larunbatero, arratsaldek0 15:45etan hasi eta 16:45ak bitartean bilduko gara, Urretxuko Garaialde Lizeoko Gimnasioan (monitoreekin beste ordutegi bat hitzartu ezean) ONGI ETORRI Irrintziren ikasturte berrira lagunok! Jaialdia larunbatean izan zen! 18/04/2011
Gehienok jakingo duzuen bezala, larunbatean urteroko jaialdia ospatu genuen. Eskerrak eman nahi dizkizuegu bertara gerturatu zineten guztioi eta baita bertan aritu ziren musikariei ere. Aurtengoan Irrintziren jaialdian musika eta kantua bereziki nabarmendu nahi izan ditugu (dantzaz gain noski!) eta uste dugu lortu genuela. Horrez gain, kartel lehiaketako irabazlea saritu genuen, Amaia Inza. Hona hemen bere kartela, herrian zehar ikusiko zenutena. Mikel Urteagak berriz, aipamen berezia jaso zuen. Amaitzeko, hemen azpian dituzue Gotzon Aranburuk jaialdian ateratako bideoak. Espero dugu gustuko izango dituzuela eta eskerrikasko Gotzon bideoengatik. Jaialdiko kartel lehiaketa abian da jada! 29/01/2011
Urtero bezala, aurten ere dantza jaialdia ospatuko dugu. Data finkatuta dago eta apirilaren 16an izango da, zelai-arizti aretoan. Aurreko urteko iniziatiba jarraituz, jaialdiko kartela zuek egitea nahi dugu, eta horretarako lehiaketa bat antolatu dugu. Hona hemen lehiaketaren oinarriak eta blog atal honen eskuinaldeko aldean informazio gehiago duzue: Aurten, apirilaren 16an ospatuko den Jaialdiko irudiaren egilearen bila gabiltza. Zure irudia kartelean ikusi eta sari bat irabazi nahi baduzu hartzazu parte gure lehiaketan. Irrintzi dantza taldean zuzenean ala zeharka parte hartzen duen edonork har dezake parte lehiaketan. Ekarri zure proposamena (marrazkia,argazkia, irudia,…) paperean larunbateko entsaio batera edota bertsio digitalean badaukazu, bidali iezaguzu honako helbidera, irrintzidantzataldea@gmail.com 2011ko martxoaren 31a baina lehen. Anima zaitez eta bidali zure proposamena! A través de esta iniciativa, pretendemos buscar el creador del cartel del Jaialdi que este año se celebrará el 16 de abril. Si te gustaría ver tu dibujo en el cartel del Jaialdi y ganar un premio, participa en nuestro concurso. Puede participar todo aquel que participe di-recta o indirectamente en el grupo de baile Irrintzi Haznos llegar tu propuesta (dibujo, foto, figura,…) en formato papel a los ensayos o envíanosla por correo a la siguiente dirección irrintzidantzataldea@gmail.com antes del 31 de marzo del 2011. ¡Anímate y envíanos tu propuesta! Larunbateko ensaioa (Urriak 23) 19/10/2010
Larunbat honetan Lizeoko gimnasioa ezingo dugu ensaiorako erabili, beraz, umeen ensaioa La Salle ikastetxeko gimnasioan egingo dugu. Bertara sartzeko, urdaneta kaleko atetik sartu behar da, mapan gezi berdeak seinalatzen duen tokian. 2010-2011 kurtsoa 14/10/2010
Kaixo denoi berriro ere. Gehienok jakingo duzuen bezala Irrintziko kurtso berria irailan hasia da. Zuen umeak dantzara ekarri nahi badituzu edo zeuk dantzan hasi nahi baduzu eta oraindik egin ez baduzu, garaiz zabiltza. Larunbatean lizeoko gimnasiora etorri besterik ez duzu egin behar; 15:45etan umeen ensaioa hasiko da (ordubeteko iraupenarekin) eta helduena berriz 16:45etan izango da leku berdinean. ANIMATU!!! Horrez gain, jakinarazten dugu egutegia eguneratu dugula abendurarteko ensaio eta aktuazio datekin. Edozein azken momentuko aldaketa bertan argitaratuko dugu, beraz noizean behin ikustalditxo bat ematea ez legoke gaizki! Bideo Berriak! 07/10/2010
Udako geldialditxo txikiaren ostean, lanean buru belarri jarri gara berriro ere. Hasteko bideo "berriak" jarri ditugu web-ean. Hiru bideo berri hauek 2006 urtekoak dira, Irrintzi Belgikan, Reuzegom Folk Festival-en egon zirenekoak. Espero dugu atsegin izango dituzela! First Post! 29/08/2009
Gustura gelditu ginen jaialdiaren emaitzarekinUrtero legez, jaialdian urtean zehar egindako lana erakutsi nahi eta urduritasuna nagusitzen da. Aurten ez da salbuespena izan, nerbioak dantzan eta korrika ibili gara urtereko moduan baina tira, emaitzarekin gustura gelditu ginen. Emaitza, Otamotzeko Gotzon Aranburuk jasotako bideoan ikus dezakezu. Bota begiratu bat eta eman zure iritzia! ![]() ZATOZ IRRINTZI DANTZA TALDEAREN JAIALDIA IKUSTERA! Eguna: Apirilaren 17a larunbata Ordua: 19:30 Lekua: Zelai Arizti aretoa Sarrera doanekoa da baina aforoa dela eta txartela hartu beharko da Zelai Arizti aretoko leihatilan, 18:30etatik aurrera (pertsonako 4 txartel gehienez) ![]() Zuek osatu duzue aurtengo Jaialdiko kartela Urte berriarekin batera iragarri genuen Irrintzi dantza taldearen 2010.eko jaildirako kartel lehiaketa antolatzeko asmoa genuela. Dagoeneko iritsi zaigu apirila eta datorren astean bertan, apirilaren 17an, egingo dugu jaialdia, Zelai Arizti aretoan, 19:30ean hasita. Beraz, heldu zaigu kartel lehiaketaren epaiaren berri emateko garaia ere. Lanen maila ikusita, guztiak saritzea erabaki dugu, eta partehartzaile guztien irudiekin collagea egin dugu datorren asteko emanaldia iragartzeko. Eskerrak eman nahi dizkizuegu, beraz, kartel lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eta apirilaren 17ko Jaialdian bertan jasoko duzue guztiok dagokizuen saria Zelai Arizti aretoan." Zapiak, gerrikoak eta abarkak nola jarri?Denontzat ere oso erabilgarria izan daitekeen bideo bat topatu dugu interneten. Bota begiratu bat eta ea zer iruditzen zaizuen! Irailaren 12an, Euskal Jaiaren inguruan antolatu zen azokan guk, zapia jartzeko erabili ohi dugun modua jendeari erakusten ahalegindu ginen. Bertan egon ahal izan ez zinetenentzat eta egon zinetenentzat, hona hemen baserritarrez elegante nola jantzi erakutsiko dizuen bideo interesgarri bat. |









RSS Feed