Bere dantza errepertorio zabalaren adibide batzuk
Antiguako Ezpatadantza
Uztailaren 2 an, Santa Isabel egunean, erromeria oso berezia ospatzen da Zumarragako mendi muino batean kokaturiko Antiguako ermitaren inguruan. Bertan, dantzariek Antiguako ezpatadantza dantzatzen dute ama birjinaren ohoretan, azken honen aurrean, lehendabiziko belauniko daudela eta ondoren zutik, ezptak mugituz irudi bereziak marraztuz airean. Urte askotxo dituen dantza bat da berau, baina ez dago horren garbi noiz sortu zen. Antiguako erromeria 1539. urtean sortu zela adierazten duten datuak badaude eta zenbait adituri ezpatadantza urte haietarako dantzatzen zela aditzera ematen dieten datuak existitzen diren arren, ez dago ziurtatzerik dantza urte horretan sortu zela. Dena den, argi dagoena da, 1656. urtean dantza ospakizun handi horren parte zela. | .
. |
Gipuzkoa
|
Jota eta porrusalda Garai batean dantza hauek herriko plazetan dantzatzen baziren ere azken urteotan hauen "herrikoi" izaera galdu egin da hein handi batean. . . . . .. | Batelerak Jatorria Hondarribian duen dantza bat da, zeinetan emakumeek beren dohaiak erakusten dituzten, arraun handi batzuk eskuetan hartuta irudi desberdinak marraztuz. .. . Brokel dantza Dantza honen inguruko lehen idatzizko erreferentziak J.I. Iztuetarengana garamatza. Hasierako garaietan lau edo bost urtez behin errepresentatzen zen dantza hau beronek argi eta garbi uzten duelarik dantza honen zailtasun maila. Dena den, XIX. mendetik aurrera, dantza hau plazaratzeko maiztasuna handituz joan zen, gaur egun gehien plazaratzen den dantzetako bat izatera iritsiz. Dantzariak alde batera eta bestera mugituz imagina desberdinak deskribatzen dituzte eta imagina hauen artean bereiz ditzakegu: Boastitzea, Agurra, Makil txikikoa, lau aldetako zortzikoa, uztai handikakoa, makil handikoa, billanzikoa eta zinta |
Araba
Eltziego eta Biasteri
Euskal Herriko hegoaldeko dantzek ukitu berezi bat dutela esan dezakegu eta bi dantza hauek beronen adibide garbia dira. Aipatzekoa da baita ere dantza hauen izena, beraien jatorria kokatzen deneko herriaren izena bera dela. Lehendabizikoa, Eltziego, "Virgen de la Plaza" deituriko festetan (irailean) dantzatzen da eta hiru zati hauez osatuta dago: Zuhaitza, Lau kaleak (cuatrocalles) eta jota. Bigarrenari dagokionean, San Juan egunean dantzatzen den dantza bat dela esan dezakegu. |
Bizkaia
Dantzari dantza
Jatorria Durangoko bailaran d bailara horretako hiriburua den herriko, Durangoko, patroiaren egunean dantzatzen den dantza honek. Berau interpretatzeko, 8 dantzari ateratzen dira plazara, lau pertsonaz osaturiko bi ilaratan antolatzen direlarik Hainbat zatiz osaturiko dantza dugu berau: Agintariena, Zortzinango, Ezpata joku txikia, Banango, Ezpata joku nagusia, Biñangoa, Launangoa, Makil jokua eta Txankarrenkua (edo Txotxongiloa). Zati hauetariko batzuk, Zontzinangoa, Banangoa, Biñangoa eta Launangoa alegia, irudi desberdinak deskribatzean oinarritzen diren dantzak dira. Besteak, pausoak eta zenbait tresna (makilak eta ezpatak adibidez) egokiro koordinatzean oinarritzen diren bitartean. Aipatzekoa da, dantza berdina izan arren, bailarako herri bakoitzean (Garai, Durango, Iurreta, Berriz,....) dantzak ukitu berezi bat hartzen duela. . . |
Kaixarranka Adituek diotenaren arabera, dantza hau arrantzaleen kofradiako nagusiaren aldaketa ematen zenean egiten zen erritualaren lekuko da. Dantzari batek, gainontzeko taldeko kideek sorbalda gainean eusten duten kutxa baten gainean dantzatuz erakusten ditu bere dohaiak. Kutxaren azpian daudenek ondo zaindu beharko dute gaineko kapitaina eror ez dadin eta kutxa barruan gordetzen diren kofradiako "kontuak" lurrera eror ez daitezen |
Nafarroa
Otsagabi
Zaraitzuko bailaran, pirineoetan kokaturiko herria dugu Otsagabi eta bertako gazteek plazaratzen dute dantza hau bai Muskildako Amabrijinaren egunean eta baita beronen bezperan ere (irailaren 7 eta 8an) ama birjinaren ohoretan. Dantza, makil jokoan oinarritzen da, zeinetan ondorengo zatiak bereiz ditzakegun: Enperadorea, Katxutxa Dantza eta Modorro. Dena dela aipaturiko zati horiei, paseoa, painuelo dantza eta jota ere gehitzen zaizkie. Taldea, launa dantzariz osaturiko bi lerrotan antolatzen da eta painueloaren dantza eta jotan "Bobo" deritzan pertsonaiak bat egiten du taldearekin . Luzaide Jatorria Nafarroako iparraldeko Luzaideko (Valcarlosko) herrian duen dantza dugu. Hainbat zati desberdinez osaturik dago eta Irrintzik horietako batzuk plazaratzen ditu. |
Altsasuko ihauteriak
Ihauteriak neguko egunik labur eta hotzenetan ospatzen dira. Europan, beste zenbait herrialdetan bezelaxe, ospakizun hauek urtaro baten amaiera eta beste baten hasieraren lekuko dira. Ihauteriek izadiaren neguko lozorroaren amaiera eta udaberriaren esnatzea adierazten dute. Honelabada, hori beraren adierazle dugu dantza hau non bizi legearen ezaugarri desberdinak (alaitasuna, tristura, bizitza, heriotza, zahartzarioa, gaztaroa, etab.) adierazten dituzte hori isalatzeko, pertsonifkatzeko edo sinbolizatzeko dantza honetan erabiltzen diren animalia, fantasma edota Altsasuko zenbait pertsonaiek: momotxorroak, ziripot, sorginak, hartza edo administratzailea besteak beste. |









